X urteurrena10 urteko ibilbidea dugu Gaztaina Eguna hau ospatzen; horregatik, eskerrak beroenak urte hauetan gurekin egon zareten guztioi. Eskerrik beroenak ere, Juana Lujanbiori eta Enrike Ibaberi, hau proiektuau aurrera eroateko emondako laguntzagatik. Gogora ekarri gura dugu bere Patxi Garbiras zena, proiektu honen sortzailea eta adiskidea Aurten egindako ibilbidea 7 km. eskaseko luzera duena izango da behin betikoa: ikusi ahal izan duzue egindako beharra ez dela makala izan, zenbait gauza amaitu barik egon arren (erreka gaineko pasabidea), baina hemendik aurrera oso markatuta dugu nondik jo. Aurrerantzean proiektu hau garatzeko ditugun erronka nagusienak izango dira, besteak beste, aurtengo ibilibidea balizatzea, Orozkoko Museoan eta bertako nekazalturismo etxeetan bisitariek kirikinausien gaineko informazioa eskura izatea, beste ibilbide batzuk atontzea, eta eskuartean dugun beste altxor etnografikoa (Teilleri) txukuntzea eta berriztea. Azkenik, berriro gogora ekarri kirikiñausiak zekartzan bizimoduak, uztiaketak, tresneria eta abar. Orozkon kirikiñausiak, eginiko beharrari esker, bizirik ditugu eta euren kopururik nagusiena hemen dugu. Halandaze, jarraituko dugu altxor hau jagoten eta mantentzen. |